Beizama 2015 Urria

Astebukaera ederra pasa genuen Beizaman! Oraingoan gainera eguraldia lagun izan genuen eta mendira irteera txiki bat egin genuen. Gure gazteek astebukaeran zehar sustraikide izateko beharrezkoak diren hainbat doai erakutsi ondoren sustraiko diploma eta karneta jaso zuten. Hurrengo ekintzak iristeko irrikitan gaude! Adi emailari, laister emango dizuegu hauen berri. Oraindik ez zaizkizula emailak iristen? Bete izena emateko orria eta gure mezu guztiak jasoko dituzu!

Perretxikoen jaia 2015

Aurreko igandean Loiolatarra elkarteko lagunek antolatutako perretxikoen festan izan ginen. Gerturatu zinetenekin perretxikoen gynkanarekin primeran pasatzeko aukera izan genuen. Primeran pasa genuen eta perretxikoen laguntzaz oporren ostean berriro ere topen hasteko indarrak hartu genituen. Hementxe dituzue eguneko irudi batzuk. Laister ekintza berrien informazioa zabalduko dugu, bitartean ongi izan!

Perretxikoen jaia 2015

Kaixo lagunok! Oporren ostean bueltan gara Sustrairekin. Pilak topen kargatuta ditugu eta zuekin egoteko irrikan gaude. Lehengo aukera igandean izango dugu. Urtero bezala Loiolatarra elkarteak mikologia jardunaldiak antolatu ditu eta igandean ospatuko den jaia perretxikoen bila jolasa egingo dugu (11:00etatik aurrera). Giro polita izango dugu auzoan lehen ordutik beraz ez geratu etxean! Eta gogoratu, gure ekintza guztien berri izateko izena emateko orria bete behar duzue soilik. 12002270_960810173980345_6169971423071757359_n

Loiolako jaiak 2015

Kaixo lagunak!

Beste urte batez hemen gara jaietan zuei programa osatu bat ekartzeko asmoz. Aurten ere Globotarekin emango diogu hasiera jaiei baino inoiz baino globo gehiagorekin egingo dugu. Horretarako zure laguntza behar dugu (adi emailari). Sanfermin txiki ere izango dugu baina aurten berrikuntza batekin, txaranga bat izango dugu gurekin! Larunbatean haur eta gurasoen bazkaria izango dugu karpan, badakizu, ekarri bazkaria partekatzeko (edaria gure kontu joango da). Bestalde aurtengo kamioaren gaia 80. hamarkada izango da, eragin irudimenari, pentsatu gaiarekin bat datorren mozorroren bat eta etorri mozorrotuta larunbatean.

Ikusten duzuen bezela jai elegante batzuk ditugu aurretik beraz badakizu animatu eta parte hartu! Jai hauek guztion artean egiten ditugu! Egin klik Hemen haurren programa deskargatzeko. Moto eta trizikloen lasterketan izena emateko orria hemen uzten dizuegu. Animatu eta parte hartu! Aupa Loiola!

San Juan bezpera 2015

Aurten ere, San Juan Suaren inguruan festa eguna antolatu dugu auzoan hainbat taldeek. Magiaz beteriko sorgin gaua auzotarrek elkarrekin ospatzea da helburua. Jolasen tailerraren ondoren aztiak eta sorginak etorriko dira Urumeatik. Latsarien plazan lehorreratu eta kalejiran ciudad jardinera joango gara. Bertan, dantza saioa, txokolatada, pozima eta noski, gaueko protagonista, sua.

EKAINAK 23 ASTEARTEA – LOIOLA AUZOA

20:00 H: JOLASAK – TAILERRA (Latsari plazan). Sustrai aisialdi taldearen eskutik.

21:00 H: Aztien lehorreratzea.

ONDOREN: Kalejira aztiekin batera Lorategi hirira
Lorategi hirian: Konjuroa, dantza, helduentzako pozima, txokolatada…

(Dantza saioaren entsaioak: Igandea 21 goizeko 11:00etan Kapastegin eta Astelehena 22 arrtsaldeko 18:00etan Kapastegin)

sanjuan15bigarren

karteladantza

Ostiralean zita bat dugu

Ostiralean zita bat dugu Loiolako kultur etxean. Arratsaldeko 20:00etan elkartuko gara. Haurrekin ipuin saioa egiten dugun bitartean zuekin bilera egingo dugu. Bilera horretan hainbat gai jorratu nahi ditugu (ikasturteko balorazioa, hemendik aurrerako erronkak, jaiak…)

Zuen presentzia oso garrantzitsua da eta gerturatzera animatu nahi zaituztegu. Ondoren haurrak eta gurasoak elkarrekin etxetik ekarritako janariarekin “afari-merienda-pikoteo”a egingo dugu (beraz animatu eta ekarri zerbait elkarbanatzeko). Ostiralean emango dizuegu informazio gehiago baino etxean behar ez dituzuen landareak badituzue gustura hartuko ditugu.